149. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, legelari izateko lanpostu bat gora egiteko lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostua bete gabe dela deklaratzen da

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2009ko azaroaren 6an:

SPR 06-NOV-09 (3/PR).

"Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak 2009ko urriaren 15ean eman ebazpenaren bidez Iruñeko Udaleko legelari izateko lanpostu bat gora egiteko lehiaketa bidez betetzeko deialdira aurkezten ziren izangaien behin betiko zerrenda eta azterketaren eguna onetsi ziren.

Onespenaren ondorioz, onartutako izangaiek hainbat idazki aurkeztu zituzten hautapen prozesuan parte hartzeari uko eginez.

Hori ikusita, ebatzi dut eman gabe deklaratzea Iruñeko Udaleko legelari izateko lanpostu bat gora igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia".

Iruñean, 2009ko azaroaren 6an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0926485