148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Hitzarmenaren sinadura Lizarrako
jabetza erregistroko erregistratzailearekin

Abartzuzako Udalak, 2009ko uztailaren 17an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

-Lankidetza hitzarmena onestea honako hauen artean hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatzeko, likidatzeko eta biltzeko: Abartzuzako Udala eta Lizarrako 1. jabetza erregistroko erregistratzaile titularra eta Nafarroako Foru Komunitateko oinordetza-emaitzen, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergen likidatzailea.

-Arturo San Martín Morras alkateari (N.A.N. zenbakia, 33.417.359 S) baimena ematea delako hitzarmena sina dezan.

Aipatu hitzarmena bi aldeek sinatu zuten 2009ko azaroaren 11n.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Abartzuzan, 2009ko azaroaren 11n.-Alkatea, Arturo San Martín Morras.

Iragarkiaren kodea: L0926970