148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa, María Ayesa Usechi andreak aurkeztua.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 31n emandako 2377/2009 Ebazpenaren bidez bi deialdi onetsi ziren, eta 2009ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urriaren 5ean; bata hautaproben bidez izangaien zerrenda osatzeko, Administrazio Publikoko teknikari lanpostuan (arlo juridikoa) aldi baterako, prestakuntzarako zerbitzu berezietan, aritzeko; bestea, lau urteko bigarren prestakuntzaldirako sarrera proba egiteko, zerbitzu berezietan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak betetzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik.

María Ayesa Usechi andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du aipatu deialdien aurka. Hortaz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2009ko azaroaren 4an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0925863