148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1411/2009 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Irurita-Elizondo saihesbidea" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren otsailaren 24ko 14/2009 Foru Aginduaren bidez, "N-121-B errepidea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu hori behin betiko onetsi zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak ekainaren 19an emandako 58/2009 Foru Aginduaren bidez, "N-121-B errepidea, tartea: Irurita-Elizondo" proiektua bitan banatzea onetsi zen: batetik, "Irurita-Elizondo saihesbidea" eta bestetik "Irurita-Elizondo saihesbidea eta 121-B errepide zaharra lotzeko zubia".

Nafarroako Gobernuak, 2009ko azaroaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, aipatu proiektuek ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.-"Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Irurita-Elizondo saihesbidea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea 2009ko abenduaren 15ean, 16an, 17an eta 18an Baztango herriko etxean (Elizondo) ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2.-Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3.-Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Komunitateko bi egunkaritan eta Baztango herriko etxeko (Elizondo) iragarki oholean. Halaber, ohartaraztea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako argitaratu dela honako hau.

4.-Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5.-Ebazpen hau igortzea Baztango Udalari (Elizondo) eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari.

Iruñean, 2009ko azaroaren 18an.-Herri Lanetako zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0926835