148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko azaroaren 23an hartua, "U.I. XXIII Arrosadia-Sadar unitateko ZNO-1 zona urbanizatzeko proiektuaren kanpoko ukipenak" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Iruñeko Udalak 2009ko ekainaren 19an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea bukatuta eta interesdunek aurkeztutako alegazioak ebatzita, Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, 2009ko azaroaren 5eko Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua.

Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazteko eskatzen du Iruñeko Udalak, lurrari eusteko ezponda bat eginen baita. U.I. XXIII Arrosadia-Sadar unitateko ZNO-1 zonaren eremua behar bezala urbanizatzeko ezponda hori azkar egitea ezinbestekoa dela alegatzen du.

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eman dituen arrazoiak ikusita, bidezkotzat jo du desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, balio justua pagatzeko behar den kreditua atxiki dela egiaztaturik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, adierazten da presakoa dela "U.I. XXIII Arrosadia-Sadar unitateko ZNO-1 zona urbanizatzeko proiektuaren kanpoko ukipenak" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egun horretatik aurrera ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan inpugnatu daitekeela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoen ordez, errekerimendua egin dezakete aldez aurretik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

3. Erabaki honen berri ematea Iruñeko Udalari.

Iruñean, 2009ko azaroaren 23an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0927091