148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

203/2009 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 30ean emandako 56/2009 Ebazpenaren III. eranskinean (Gai zerrenda: bigarren zatia) atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Aipatutako ebazpenaren III. eranskinean (Gai zerrenda: bigarren zatia) ondoko akatsa atzeman da: zenbaki bera esleitu zaie bertan jasotako bi gairi. Hortaz, bidezko da akats hori zuzentzea Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 30ean emandako 56/2009 Ebazpenaren III. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea eta eranskin horretan jasotako gaiak berriro ere osoki argitaratzea.

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko azaroaren 19an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

ERANSKINA

Gai zerrenda

Bigarren zatia

1. gaia.-Funtzionamenduaren, Ezgaitasunaren eta Osasunaren nazioarteko sailkapena.

2. gaia.-Paradigma aldaketa adimen-atzerapenaren kontzepzioan. AARM (American Association on Mental Retardation) elkartearen definizio berria.

3. gaia.-Psikomotrizitatea. Bilakaera, joerak eta egungo joerak.

4. gaia.-Psikomotrizitatea. Garapen eremuak: estimulazio psikomotorra; aparatu psikomotorra erabiltzen berriz heztea.

5. gaia.-Laguntza goiztiarra: aurrekariak, jatorria eta bilakaera historikoa.

6. gaia.-Laguntza goiztiarra: definizioa. Helburuak. Esku-hartzearen mailak. oinarrizko printzipioak.

7. gaia.-Laguntza goiztiarra: garapenaren azalpen ereduak, laguntza goiztiarrari aplikatuak.

8. gaia.-Kontzepzio teorikoak bilakaeraren psikologian: testuingurua eta garapena. Vygostky.

9. gaia.-Kontzepzio teorikoak bilakaeraren psikologian: testuingurua eta garapena. Wallon.

10. gaia.-Kontzepzio teorikoak bilakaeraren psikologian: Piaget eta ikuspegi kognitiboak.

11. gaia.-Bi urte arteko haurren garapen fisikoa eta psikomotorra. Parte hartzen duten prozesuak. Etapak: ezaugarriak eta unerik esanguratsuenak.

12. gaia.-Bi urtetik sei urte bitarteko haurren garapen fisiko eta psikomotorra. Parte hartzen duten prozesuak. Etapak: ezaugarriak eta unerik esanguratsuenak.

13. gaia.-Sei urte arteko haurren garapen sentsoriala. Sentsazioak eta pertzepzioak. Garapen sentsoriala haurraren garapen integralean.

14. gaia.-Bi urte arteko haurraren garapen kognitiboa. Etapak: ezaugarriak eta unerik esanguratsuenak. Errealitatearen ezagutza, irudikapenaren eta lehenengo kontzeptuen jatorria.

15. gaia.-Bi urtetik sei urte bitarteko haurraren garapen kognitiboa. Etapak: ezaugarriak eta unerik esanguratsuenak.

16. gaia.-Bi urtetik sei urte bitarteko haurraren garapen kognitiboa: arreta eta memoria. Kategorien araberako ezagutzaren eta ezagutza tematikoaren garapena.

17. gaia.-Komunikazioaren eta hizkuntzaren garapena bi urte arteko haurrengan. Hizkuntza agertu eta garatzeko faktore erabakitzaileak. Asmo komunikatiboaren hasiera, ekintza eta baterako arreta.

18. gaia.-Hizkuntzaren garapena, bi urtetik sei urte bitarteko haurrengan. Garapen fonologikoa, semantikoa, morfologikoa, sintaktikoa eta pragmatikoa.

19. gaia.-Bi urte arteko haurraren garapen sozio-afektiboa. Atxikimenduaren teoria haurraren garapen emozionalean.

20. gaia.-Bi urtetik sei urte bitarteko haurren garapen emozionala eta nortasunaren garapena. Hori azaltzen duten teoriak. Norberaren ezagutza. Garapen emozionala: adierazpena, ulermena eta emozioen kontrola.

21. gaia.-Ezagutza soziala eta garapen morala sei urte bitarteko haurrengan. Etapak: ezaugarriak eta unerik esanguratsuenak.

22. gaia.-Ezagutza soziala eta garapen morala sei urte bitarteko haurrengan: sozializatzeko testuinguruak: familia, eskola eta kidekoak. Arauen eta balioen garapena.

23. gaia.-Nerbio sistema zentralaren antolaketa anatomiko eta funtzionala. Neurogarapenaren kronologia. Neuronen plastikotasuna.

24. gaia.-Arrisku biologikoa. Definizioa. Sailkapena. Haurraren garapenean dituen ondorioak. Arreta goiztiarrean esku hartzeko oinarrizko printzipioak.

25. gaia.-Ingurumen eta gizarte arriskua. Definizioa. Sailkapena. Haurraren garapenean dituen ondorioak. Arreta goiztiarrean esku hartzeko oinarrizko printzipioak.

26. gaia.-Nahaste psikosomatikoak bizitzako lehenengo urtean: kontzeptua, etiologia eta tratamendurako orientazio jarraibideak.

27. gaia.-Gorputzetik libratzearen nahasteak: enuresia, enkopresia, idorreria. Definizioa, etiologia eta tratamendurako orientabideak.

28. gaia.-Elikaduraren nahasteak: elikadura arazo txikiak, anorexia, bulimia, obesitatea. Definizioa, etiologia eta tratamendurako orientabideak.

29. gaia.-Haurren depresioa. Alderdi klinikoak. Etiologia. Tratamendua.

30. gaia.-Beldurrak, fobiak eta antsietatearen nahasteak haurtzaroan. Definizioa, sailkapena eta tratamendua.

31. gaia.-Epilepsia eta garunaren malformazioak haurtzaroan. Sailkapena. Garapenean duten ondorioak.

32. gaia.-Prematuritatea eta pisu txikiko haurrak. Kontzeptualizazioa. Garapenean izan ditzaketen ondorioak. Arreta goiztiarrean esku hartzeko oinarrizko printzipioak.

33. gaia.-Adimenaren ezgaitasuna duten haurrak. Definizioa. Ezaugarri ebolutiboak. Psikomotrizitatean esku hartzeko oinarrizko printzipioak.

34. gaia.-Ikusmenaren ezgaitasuna duten haurrak. Definizioa. Etiologia. Ezaugarri ebolutiboak. Psikomotrizitatean esku hartzeko oinarrizko printzipioak.

35. gaia.-Entzumenaren ezgaitasuna duten haurrak. Definizioa. Sailkapena. Ezaugarri ebolutiboak. Psikomotrizitatean esku hartzeko oinarrizko printzipioak.

36. gaia.-Hizkuntzaren nahasteak: sailkapena, ezaugarriak, esku hartzeko printzipio orokorrak.

37. gaia.-Komunikaziorako sistema alternatiboak. Helburua.

38. gaia.-Komunikaziorako sistema handigarriak. Helburua.

39. gaia.-Garapen motorreko nahasteak dituzten haurrak. Definizioa. Sailkapena. Ezaugarri ebolutiboak. Psikomotrizitatean esku hartzeko oinarrizko printzipioak.

40. gaia.-Haurren perlesia duten haurrak. Definizioa. Ezaugarri ebolutiboak. Psikomotrizitatean esku hartzeko oinarrizko printzipioak.

41. gaia.-Down-en sindromea duten haurrak. Definizioa. Ezaugarri ebolutiboak. Psikomotrizitatean esku hartzeko oinarrizko printzipioak.

42. gaia.-Garapenaren nahaste orokorra duten haurrak. Kontzeptua, Etiologia. Diagnosia. Psikomotrizitatearen arloko esku-hartzearen ezugarriak.

43. gaia.-Autismoaren eremuko nahasteak dituzten haurrak. Psikomotrizitatearen programa baterako oinarriak.

44. gaia.-Atxikipen afektiboaren nahasteak dituzten haurrak. Definizioa. Garapenean dituen eraginak. Psikomotrizitatean esku hartzeko printzipioak.

45. gaia.-Hiperaktibitatea eta jokabidearen nahastea. Definizioa. Garapenean dituen eraginak. Psikomotrizitatearen arloko esku-hartzearen ezaugarriak.

46. gaia.-Ezgaitasun psikikoa duten helduak eta psikomotrizitatea.

47. gaia.-Ezgaitasun aniztasuna. Kontzeptua. Etiologia. Oinaldeko estimulazioa eta estimulazio multisentsoriala.

48. gaia.-Familiaren esku-hartzea arreta goiztiarrean. Kontzeptu-esparrua. Gurasoen eta profesionalen arteko harremana. Familiekin esku hartzeko jarraibide orokorrak.

49. gaia.-Gurasoen eginkizuna garapen goiztiarrean. Jokabide interaktiboak. Haurtxoaren disarmoniak ingurunearekin.

50. gaia.-Ezgaitasun psikikoa duten helduentzako egoitzak. Helburua, eginkizunak eta antolaketa.

51. gaia.-Haurren garapenerako eta arreta goiztiarrerako zentroak. Helburuak. Eginkizunak. Antolaketa.

52. gaia.-Esku-hartzea arreta goiztiarrean. Esku hartzeko ereduak. Arretaren prozesua. Esku-hartzearen faseak.

53. gaia.-Talde lana. Funtzionamendu ereduak. Pisomotrizistaren eginkizunak. Diziplinarteko lankidetza eta zentroen eta zerbitzuen arteko koordinazioa.

54. gaia.-Norberaren garapenerako programa. Definizioa. Helburua. Programaren elementuak. Balorazioaren eta esku-hartzearen arteko lotura.

55. gaia.-Ebaluazioa eta jarraipena psikomotrizitatean. Helburua. Baliabideak. Prozedura.

56. gaia.-Sinboloa eta jolas sinbolikoa. Irudikapena eta sinbolizazioa. Elkarreragina eta sinbolizazioa.

57. gaia.-Jolasa eta jostailua. Jolasa psikomotrizitate-gelan. Jolasa, baliabide terapeutiko gisa.

Iragarkiaren kodea: F0926850