2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren karga-tasak
Zizur Nagusiko Udalak ondoren osorik ematen den erabaki hau hartu zuen, 2009ko urriaren 29an egin osoko bilkuran:
"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duena garatuz, hau erabaki da:
1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren urteko karga-tasa mantentzea hirilurreko ondasun higiezinentzat, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izanen duena: %0,162.
2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren urteko karga-tasa mantentzea hirilurreko ondasun higiezinentzat, 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izanen duena: %0,765".
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, 2009ko azaroaren 6an.-Alkatea, Pedro Jesús Huarte Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L0926853