148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2009ko abuztuaren 20an egin bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea San Sebastián kaleko 13. atariko bizilagunen elkarteak aurkeztutako xehetasun azterlana, eraikinaren atzealdeko fatxadaren lerrokadura titulartasun pribatuko lurzoruaren barrenean aldatzea helburu duena, eskailera kaxaren barrenean igogailua jartzeko, tarteetako bat okupatu eta eskailera berria eginda, eraikinak dituen oztopo arkitektonikoak kentzearren, hori guztia aurkeztutako proiektuari jarraikiz, 2009ko ekainaren 29an ikus-onetsi baitzen.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2009ko azaroaren 25ean.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0927197