148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Aurrekontuko 5/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 5/2009 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gehikuntza:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 120.000 euro.

Finantzabidea:

7. kapitulua.-Kapital-transferentziak: 100.000 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 20.000 euro.

Cortesen, 2009ko azaroaren 19an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0926837