148. ALDIZKARIA - 2009ko abenduaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AOS

Kontzejuko ordenantza. Hasierako onespena

Aosko (Longida) Kontzejuko Batzarrak, 2009ko azaroaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko ordenantza:

Ordenantza fiskala, Aosko Kontzejuko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aosen (Longida), 2009ko azaroaren 21ean.-Kontzejuko burua, Jesús María Oliver Carte.

Iragarkiaren kodea: L0927170