2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2009ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak
egiteko espedienteak. Hasierako onespena
Noain-Elortzibarko Udalak, 2009ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko lau espediente.
Espediente horiek interesdunen eskura daude, aztertu eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0926031