146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2009ko aurrekontuko aldaketen espedientea.
Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2009ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko aurrekontuko aldaketen lau espediente.

Erabaki hori 2009ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an.

Argitaratu zenetik 15 egun balioduneko epea iraganik, ez denez inolako erreklamaziorik edo alegaziorik jaso, behin betiko onetsitzat hartu dira. (2009ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran aurkeztu zen haren gaineko txostena):

1.-Bi kontu-sailen kreditu transferentzia, 27.996 eurokoa eta 9.730,77 eurokoa hurrenez hurren, gastuetako 6. kapitulutik ("Inbertsio errealak") gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") sei kontu-sailetara, guztira 2.900,00 eurokoa, 2.735,28 eurokoa, 1.510,32 eurokoa, 1.767,87 eurokoa, 9.351,76 eurokoa eta 21.982,12 eurokoa hurrenez hurren.

2.-Kreditu transferentzia, 8.004,00 eurokoa, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail batetik, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") beste kontu-sail batera.

3.-Kreditu gehikuntza, 5.936 eurokoa, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak) kontu-sail batean, diru-sarreretako 7. kapituluko ("Kapital transferentziak) zenbateko bereko kontu-sail baten bidez finantzaturik. Kreditu gehikuntza, 6.400 eurokoa, gastutetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail batean, diru-sarreretako 7. kapituluko ("Kapital tranferentziak") zenbateko bereko kontu-sail baten bidez finantzaturik. Kreditu berezia hiru kontu-sailen gainean, 20.000 eurokoa, 4.000 eurokoa eta 13.434,09 eurokoa hurrenez hurren, gastuetako 6. kapituluan ("Inbertsio errealak"), diru-sarreretako 7. kapituluko ("Kapital transferentziak")
37.434,09 euroko kontu-sail baten bidez finantzaturik.

4.-Kreditu transferentzia gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail batetik (9.000 eurokoa), eta 2. kapituluko ("Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak") bi kontu-sailetatik (2.000 eurokoa eta 3.000 eurokoa hurrenez hurren), gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") bi kontu-sailetara (9.000 eurokoa eta 2.000 eurokoa hurrenez hurren) eta gastuetako 2. kapituluko ("Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak") kontu-sail batera (3.000 eurokoa).

Noain Elortzibarren, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0926029