2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2009ko aurrekontuko aldaketen espedientea.
Behin betiko onespena
Alkatetzak 2009ko uztailaren 28an emandako ebazpen bidez (Noain Elortzibarko Udalaren 2009ko abuztuaren 6ko osoko bilkura), hasiera batean onetsi zen 2009ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedientea.
Erabaki hori 2009ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28an.
Argitaratu zenetik 15 egun balioduneko epea iraganik, ez denez inolako erreklamaziorik edo alegaziorik jaso, behin betiko onetsitzat hartu dira (2009ko azaroaren 4ko osoko bilkura):
1.-Kreditu gehikuntza hiru kontu-sailen gainean, gastuetako "Inbertsio errealak" 6. kapituluan. Zenbatekoak 1.367,64 euro, 1.510,32 euro eta 1.767,84 eurokoak izanen dira hurrenez hurren, eta diru-sarreretako "Kapital transferentziak" 7. kapituluko kontu-sail baten bitartez finantzatuko dira, guztira 4.645,80 eurokoa izanik.
Noain Elortzibarren, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L0926027