146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa partziala 2009ko ekitaldiko aurrekontua
betearazteko 32. oinarrian. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko azaroaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen onestea aurrekontuak betearazteko 32. oinarrian egindako aldaketa partziala. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita iragarki oholean ere, hamabost egunean azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0926024