146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Herrilurretako ondasunen hobekuntza Noainen

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legez ezarritako quoruma zuela, Noaingo herrilurretako lurzati guztiak hobetzea (gutxi gorabehera 20.000 m2).

Hori dela eta, Udalak ez du aurreikusi herrilurren aprobetxamunduak esleitzea hobekuntzak irauten duen bitartean, Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua arautzen duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 157. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Horrenbestez, Ondasunen Erregelamenduaren 219. artikulua bete dadin, espedientea jendaurrean jarriko da hilabetez, interesdunek bidezkoak juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Bat ere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Dokumentazioa ikusgai egonen da jendaurreko epean Noain Elortzibarko Udaleko Idazkaritza alorrean, Noaingo Foruak enparantzan, 3.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0926019