2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Udalaren balorazio txostena
Milagroko Udalak erabaki du Udalaren balorazio txostena berrikustea, banaketa eremu hauek bereganatzeko: AR-2 (bizitegietarako) eta AR-3 (industriarako).
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin bat, Udalak prestatutako balorazio txostena jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, alegazioak eta oharrak aurkez ditzaten. Hala izanez gero, horiek Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, Milagroko Balorazio Txostenaren Batzorde Mistoari zuzenduak.
Milagron, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.
Iragarkiaren kodea: L0925876