146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIBIL

2009ko udal aurrekontua. Hasierako onespena

Mendibilgo Kontzejuko Batzarrak, 2009ko azaroaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko udal aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Olorizko Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendibilen, 2009ko azaroaren 6an.-Kontzejuko burua, Gemma Flamarique Urdín.

Iragarkiaren kodea: L0926062