2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MEANO
Aurrekontuko 1/2009 aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2009ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 1/2009 aldaketa.
-Kreditu berezia:
GASTUAK:
Kontu-saila: 1.432.60102.-Eustormaren zabalkuntzaren hobekuntza fabriketarako sarbidean. Zenbatekoa: 6.328,96 euro.
Finantzabidea:
-Beheititze partziala gastuen kontu-sail honetan: 1.451.62101.-Obra zibila eta berokuntza Ludotekan. Zenbatekoa: 6.328,96 euro.
Meanon, 2009ko azaroaren 9an.-Kontzejuko burua, Santos Martínez Alonso.
Iragarkiaren kodea: L0926081