146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Mankomunitatearen garabiaren zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2009ko abuztuaren 18an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen garabiaren zerbitzuko tasak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta oso-osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Martzillan, 2009ko azaroaren 7an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

ORDENANTZA ARAU EMAILEA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza ondoko zerbitzuak egitea da:

a) Ibilgailuak eremu publikotik kentzea, lana hasiberria nahiz bukatua izan, udal zerbitzuen jardueraren ondorioz.

b) Udalaren lokaletan gordetzen diren ibilgailuak zaintzea.

c) Hirugarren kategoriako ibilgailuak ibilgetzea, prozedura mekanikoen bidez.

3. artikulua. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

1. Behar den baimena duten kabalkada, desfile, segizio, kirol-saio edo bertze jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kentzen diren ibilgailuak.

2. Aparkaturik egonik, eremu publikoa konpontzea edo garbitzea eragozten dutelako kentzen diren ibilgailuak.

3. Jabeei ebatsirik eremu publikotik kentzen diren ibilgailuak edo bertan ibilgetuak gelditzen direnak.

Horretarako, jabeari ibilgailua ebatsi zaiola ulertuko da hark ebasketa-salaketaren kopia aurkezten duenean, eta haren eguna eta ordua kentzea edota ibilgetzea baino lehenagokoa bada. Halaber, ibilgailua ebatsi dela ulertuko da baldin eta ebasketa baten zantzu garbiak baditu (sarraila bortxatuak, zubi elektrikoa, eta abar).

4. Iruñeko Udalaren Derrigorrezko Diru-bilketak erabakitako bahituraren ondorioz gordeta dauden ibilgailuak.

Tasaren sorrarazpena

4. artikulua. Ibilgailua kentzeko tasa sorraraziko da zerbitzua hasten den momentuan.

5. artikulua. Ibilgailua kendu eta 24 ordu iraganik izanen du sorrarazpena ibilgailua altxatzeko tasak, haren gidariak edota jabeak jakiten dutenetik udal gordailutegian daudela.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Kasu bakoitzean ezarri behar diren arauekin bat, ondokoek ordaindu beharko dute tasa: ibilgailuaren gidariak, titularrak, gordailuzainak edo ibilgailuaren erantzuleak.

Karga-oinarria

7. artikulua. Kendu, altxatu edo ibilgetu den ibilgailu bakoitza da karga-oinarria.

Salbuespenak

8. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

Ordenantza Fiskalak eta arauak, 2009. urtea

Tarifak

9. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.

Tributuaren kudeaketa

10. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu beharko dira Herritarren Segurtasun Alorreko bulegoan horretarako propio dagoen kutxan.

11. artikulua. Kendutako edo ibilgetutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu, altxatu edo ibilgetzeak sortu dituen tasak ordaindu arte.

12. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere zirkulazio arauak hausteagatik bertzalde izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Tarifen eranskina

Hauek dira ibilgailuak eremu publikotik kentzeko tasak:

Zerbitzuagatik kobratu beharreko prezioak.

-3.500 kilo bitarteko ibilgailuak, 80 euro.

-3.500 kilo bitarteko fugonetak, 125 euro.

-3.500 kilo baino gehiagoko kamioiak, 197 euro.

-Altxatzegatik 10 euro ordaindu beharko da eguneko edo zatikiko, 48 ordutik gora bada.

-140 euroko tasa ezartzen da zepoa kentzegatik.

-31,05eko tasa ezartzen da udaltzaina horretara propio joateagatik.

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L0925979