146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdiaren aldaketa. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2009ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko Udalaren lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdiaren aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 123. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean. Jendaurrean egoteko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, delako ordenantza behin betiko onetsi da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz. Hortaz, osorik ematen da argitara.

Irunberrin, 2009ko azaroaren 6an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Lankidetza proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia

Oinarria

OINARRIAK

Aitzinsolasa

Irunberriko Udalak urtero aurrekontuetako kontu-sail bat erabiltzen du garapenerako lankidetza proiektuetarako diru-laguntzak emateko, herrialde pobreenetan dagoen populazio behartsuari laguntzearren.

I.-Helburua eta aplikazio eremua:

Oinarri hauen helburua da Irunberriko Udalak lankidetza proiektuetarako ematen dituen diru-laguntzen araubidea ezartzea.

Garapen bidean dauden herrialdeetako populazio behartsuaren oinarrizko beharrak asetzen lagunduko dute proiektu hauek, onuradunek berek esku hartuta; proiektu horien helburua da pobreziaren aurkako borroka sustatzea eta onuradunen bizi kalitatearen eta garapenerako gaitasunaren hobekuntza bultzatzea. Proiektu horien helburua izanen da hainbat arloren garapena sustatzea: hezkuntza, osasuna, etxebizitza, giza-eskubideen defentsa, pertsona baztertuen sustapena eta herrietako nahiz hirietako komunitateendako azpiegiturak garatzea, betiere komunitateek eta horien ordezkariek zuzeneko parte hartzea dutelarik, batez ere udal mailan, proiektuak proposatu, kudeatu eta gauzatzerakoan.

II.-Baldintzak:

-Eskatzaileen aldetik.

Irunberrin erroldatutako edo herri honetan sortutako pertsonek, erakundeek, elkarteek eta gobernuz kanpoko erakundeek eskatzen ahalko dituzte diru-laguntzak (aurrerantzean, eskatzaile deituko zaie).

Eskatzaile bakoitzeko eta proiektuetako herrialde bakoitzeko, proiektu bati emanen zaio diru-laguntza, egoera berezi-berezien kasuan izan ezik (lurrikarak, uholdeak, lehorteak eta horien gisako ezbeharrak).

Diru-laguntza hauek eskuratu nahi dituzten eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Gobernuz kanpoko erakunde, elkarte eta erakunde eskatzaileak behar bezala inskribiturik egonen dira elkarteen Nafarroako Gobernuaren erregistroan.

Irunberrin erroldatutako edo herri honetan sortutako pertsonen kasuan, baldintza horren ordez erroldatze edo sortze hori frogatzen duen agiria aurkeztuko da.

Kasu honetan, orobat, proiektuaren baldintzei dagokienez, 2. oinarriko b), c), f) eta g) puntuetan jasotakoa ez da bete beharko.

b) Estatutuen arabera, erakundearen helburu berariazkoa izan behar da garapen bidean diren herrialdeen bizi kalitatea goratzen laguntzen duten jarduketak egitea.

c) Nafarroan izatea egoitza soziala edo ordezkaritza etengabea.

d) Helburuak bete ahal izateko behar diren egitura, bitarteko materialak eta pertsonalak izatea, eta proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko behar den gaitasun operatiboa eta esperientzia frogatzea.

e) Irabazi asmorik ez edukitzea.

-Proiektuaren aldetik.

Diru-laguntza jasoko duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

f) Esku hartzeko eremuan entitate laguntzaile bat izatea. Halakotzat joko da administrazio publiko bat edo GKE bat; baita GKE eskatzaileak berak herrialde hartan duen egoitza ere.

g) Finantzaketaren gutxienez %5 beharko da izan entitatearen beraren funts edo fondoetatik etorria, edo beste administrazio publiko edo entitate batzuek emana.

h) Proiektuari erantsiko zaizkio Irunberrin egiteko jarduerak (informazioko edo prestakuntzako hitzaldiak, informazioko eta prestakuntzako panelak edo horma irudiak, etab.) Udaleko ahalik eta alor gehienen parte hartzea dakartenak (Hezkuntza, Gizarte Ongizatea, Gazteria eta abar), eta oro har biztanleria osoarena. Sentsibilizazioko jarduerak edo lanak izanen dira, eta informazioa ematen dutenak herrialde, sexu eta taldeen arteko desoreka ekonomiko, sozial eta kulturalen gainean, eta horiek pertsonen bizi baldintzetan dituzten ondorioen gainean. Orobat, jarduera horiek Irunberriko biztanleen elkartasuna eta parte hartzea sustatuko dute, komunitatearen jarreretan eta portaeretan aldaketa bultzatzeko.

III.-Eskaeren aurkezpena:

Proiektuak eskabide ofizialaren bidez aurkeztuko dira Irunberriko Udalaren erregistro orokorrean, urte bakoitzeko urriaren 31 baino lehen.

Aurkeztutako proiektuek alderdi hauek bilduko dituzte:

1. Eskatzailearen datuak.

2. Proiektuaren laburpen-memoria.

? Proiektuaren deskribapena.

? Testuingurua.

? Populazio onuraduna.

? Proiektuaren oinarria.

? Helburuak.

? Jarduerak.

? Proiektuaren bideragarritasuna eta jarraitzeko aukera.

? Giza baliabideak.

? Finantziazio baliabideak eta aurrekontua.

? Ebaluazioa.

3. Deklarazio bat, beste administrazio publiko batzuei proiekturako eskatu zaizkien diru-laguntzak zehazten dituena; diru-laguntza horien ebazpena ere aipatuko da, horren berri izanez gero.

4. Eskatzaileak ekartzen ahal dituen beste agiri batzuk (grafikoak edo idatziak).

IV.-Proiektuen ebaluazioa eta balioespena:

Irunberriko Udalaren Osoko Bilkurak ebaluatu eta balioetsiko ditu eskaerak. Osoko Bilkurak beharra ikusiz gero, aholkuak eskatuko dizkio lan alorrari edo teknikari adituei.

Osoko Bilkurak behar duen informazio osagarria galdatzen ahalko die eskatzaileei, baita haietako bakoitzarekin buruz buruko elkarrizketa egiteko eskatu ere.

Osoko Bilkurak alderdi hauek balioetsi eta ebaluatuko ditu:

BALIOETSIKO DIREN ALDERDIAK

PUNTUAK

Oinarrizko beharrak asetzeko proiektuak.

25 puntu

Proiektuaren kalitate teknikoa: identifikazioa eta formulazio teknikoa.

20 puntu

Bideragarritasuna eta etorkizuneko iraunkortasuna.

20 puntu

Proiektua kokatzen den zonako baldintza sozialak eta ekonomikoak, eta proiektuaren onura jasotzen duen populazioa.

15 puntu

Laguntza jasotzen duen proiektuarekin jarraitzeko aukera.

10 puntu

Irunberriko herritarren artean sentsibilizazioa eta elkarteak bultzatzea, garapenerako lankidetzaren alorrean.

10 puntu

Irunberrin borondatezko lankideak dituzten GGKEn, erakundeen edo elkarteen proiektu guztiek, edo Irunberrin sortutako edo herri honetan erroldatutako pertsona fisikoek, proiektuak aurkezten badituzte, 35 puntu izanen dituzte hasieran.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, proiektuak gutxienez ere 50 puntu lortu beharko ditu.

Puntuaziorik hoberena lortzen duten sei proiektuen artean banatuko da diru-laguntza.

V.-Diru-laguntzetarako kontu-sailaren banaketa:

Prozedura honen arabera eginen da banaketa:

-X delarik garapenerako diru-laguntzen kontu-sailaren zenbateko osoa.

-A, B, C, D, E eta F direlarik lehen 6 proiektuek lortutako puntuak. A da lehena, B bigarrena, etab.

Hau izanen litzateke aplikatu beharreko formula:

-Lehen proiektua: X / (A+B+C+D+E+F) x A = ordaindu beharreko euroak.

-Bigarren proiektua: X / (A+B+C+D+E+F) x B = ordaindu beharreko euroak.

-Hirugarren proiektua: X / (A+B+C+D+E+F) x C = ordaindu beharreko euroak.

-Laugarren proiektua: .......

Horrela seigarren proiektura arte.

Egiten ahal diren aldaketa batzuk:

1. Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua baino handiagoa bada ordaindu beharreko zenbatekoa, eskatutakoaren %100 emanen da eta soberako diru kopurua hautaturiko gainerako proiektuen banaketan sartuko da, formula berriro aplikatuz, baina X faktorean kenduta lortzen den zenbatekoa eta proiektuaren puntu kopurua (A, B, C, D, E edo F).

2. 6. proiektura iritsi eta dirua geratzen bada banatzeko, gainerako 5 proiektuetan aipatu berri den kasua gertatu delako, 6. proiektuaren ondokoei emanen zaie diru-laguntza, hurrenez hurren, kontu-saila amaitu arte.

3. Proiektu bati eman beharreko diru-laguntza ez bada iristen eskatzaileak eskatutako zenbatekoaren %10era, ezetsi eginen da, eta haren zenbatekoa, hain zuzen, exijitutako puntuazioa lortu duten beste proiektuen kontu-sailetan sartuko da proportzionalki; V. oinarriko 1. atalean bezala jokatuko da, kasu horretan.

VI.-Diru-laguntzaren ordainketa eta egindako gastuaren justifikazioa:

Aurkeztutako eskaerak urte bakoitzeko azaroan ebatziko dira, diru-laguntzaren %100 emanda, salbu eta, Irunberrin jaiotako edo erroldaturiko pertsonen kasuan, onartutako zenbateko osoa edo zati bat aurreratu bazaie, ezohiko arrazoiak direla medio.

Horretarako, eskatzaileek bankuko kontu bat aurkeztuko dute, eta hara eginen da transferentzia.

Diru-laguntzaren aplikazioaren justifikazioa Udalak aukeratutako modu, epe eta edukiarekin eginen da, eta dagokion unean jakinaraziko zaie interesdunei.

Eskatzaileek proiektuaren memoria egiteko konpromisoa hartuko dute; eta hori diru-laguntza eman eta urtebete pasa baino lehen egin beharko dute. Proiektua egitean izandako zailtasunak azalduko ditu memoriak, baita egon daitezkeen irtenbideak ere, Irunberriko Udalarekin adostuta aldatu beharrekoak.

VII.-Baztertzeak:

Aurreko deialdietako batean diru-laguntza jaso eta egindako lana justifikatu ez duten eskatzaileak baztertu eginen dira.

Azken xedapena

Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan hartuko du indarra eta sortuko ditu erabateko ondorio juridikoak.

Iragarkiaren kodea: L0925984