146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, erabilera
publikoko lurzoruan, San Adrián kalean

Irunberriko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen San Adrian kaleko 13. zenbakiko lurzatiaren (232 metro koadro) eta kale bereko 15. zenbakiko lurzatiaren (536 metro koadro) kalifikazio juridikoa aldatzea. Aldaketaren ondorioz ondare ondasunen kalifikazio juridikoa izanen dute, izan ere lurzati horiek salmentarako dira.

Aditzera ematen da herritarrek eta interesdunek hilabeteko epea izan dezaten espedientea aztertzeko, udal bulegoetan egonen baita haien eskura, eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.

Irunberrin, 2009ko azaroaren 6an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0925983