2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
2010eko tarifak
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, Los Arcosko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen 2010ean indarra izanen duten tributu, tasa eta prezio publikoak ezarri eta antolatzeko zerrenda.
Zergak:
1. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga. Honako hauek aplikatuko dira:
-Zerga-oinarria zehazteko indizeak:
Urte bat eta bortz urte bitarte: %2,6.
Hamar urte bitarte: %2,6.
Hamabortz urte bitarte: %2,6.
Hogei urte bitarte: %2,6.
-Zerga tasak:
Urte bat eta bortz urte bitarte: %11.
Hamar urte bitarte: %11.
Hamabortz urte bitarte: %11.
Hogei urte bitarte: %11.
2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4.
3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala: gutieneko kuotaren gaineko indizea: 3,2.
4. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: 0,30.
5. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: 0,80.
Tasak:
1. Lizentziak emateko tasa:
a) Jarduera sailkatuak.
-Jarduerarako lizentzia eta irekitzeko lizentziaren berrikuspena: 260 euro.
-Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa: 410 euro.
-Jardueraren eskualdaketa edo titularraren aldaketa: 335 euro.
b) Jarduera kaltegabeak.
-Irekitzeko lizentzia: 180 euro.
-Jarduera eskualdatzea: 270 euro.
c) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obra garrantzitsuak egin ondotik.
-Lokalean jarduera sailkatua egiten bada: 340 euro.
-Lokalean jarduera kaltegabea egiten bada: 180 euro.
2. Udal hilerriko zerbitzuak:
-Ehorzketa eskubideak, 175 euro.
-Hobiratzeak.
a) Los Arcosko Udalaren erroldan daudenak: salbuetsirik.
b) Los Arcosko Udalaren erroldan ez daudenak: 175 euro.
-Hilotzak hobitik ateratzea.
a) Erroldan daudenak nahiz ez daudenak: zerbitzuaren kostua.
-Nitxoak alokatzea: 375 euro.
-Nitxoen alokairuaren luzapena: 375 euro.
4. Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:
-Ziurtagiriak: 1,50 euro.
-Fotokopiak: 0,15 euro.
-Planoen kopiak: 0,50 euro.
-Arma txartelak: 3,00 euro.
-Konpultsak (2 orri bitarte): 0,50 euro.
-Konpultsak (2 orritik goiti): 1,50 euro.
5. Tasak, eremu publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziagatik.
-Eremu publikoa okupatzea: 0,20 euro/m²/eguna.
-Bestetako salguneak:
- Autotxokeko pista: 558,94 euro.
- Zezen mekanikoa: 150,25 euro.
- Herensugea edo txirrista: 150,25 euro.
- Ohe elastikoak: 150,25 euro.
- Tiropitxoia eta tonbola: 150,25 euro / 60,10 euro.
- Haurrendako karrusela: 198,33 euro.
- Haurrendako barraka: 150,25 euro.
- Txurro denda: 210,35 euro.
- Izozki saltokia: 150.25 euro.
- Goxokien eta fruitu lehorren saltokia: 156,26 euro.
- Saltxitxa saltokia: 156,26 euro.
-Kalez kaleko salmenta: 6,50 euro/eguna.
-Terrazak eta beladoreak: 6,5 euro/m²/urtea.
6. Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak:
Igerilekuak:
Denboraldiko abonuak:
-14 urtetik goitikoak: 35,00 euro.
-Tikiak (5-13 urte): 20,00 euro.
Hilabeteko abonuak:
-14 urtetik goitikoak: 26,00 euro.
-Tikiak (5-13 urte): 15,00 euro.
Hamabostaldiko abonuak:
-14 urtetik goitikoak: 18,00 euro.
-Tikiak (5-13 urte): 10,00 euro.
Sarrerak:
-Helduak: 4,00 euro.
-Tikiak (5-13 urte): 2,00 euro.
-5 urtetik beheitikoak: dohain.
Merkatzeak familiendako abonuengatik:
-Familia larria, 3 seme-alaba dituena: %10 merkeago.
-Familia larria, 4 seme-alaba dituena: %20 merkeago.
-Familia larria, 5 seme-alaba dituena: %30 merkeago.
-Salbuetsirik: urritasun fisiko edo psikikoak dituztenak.
Pilotaleku-kiroldegia: 5 euro.
7. Tasak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik. Gutieneko eskubideak:
-Arauen aldaketa tramitatzea, plan partzialak edo bereziak prestatzea: 410 euro.
-Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 215 euro.
-Xehetasun azterlanak: 260 euro.
-Banantzeak (lurzati bakoitzeko): 130 euro.
-Lerrokaduren azterlanak, unitate-mugaketak, erabileren aldaketak: 180 euro.
-Kudeaketa-tresnen tramitazioak: 360 euro.
-Hirigintzako kontsulten tramitazioak: 130 euro.
-Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:
-Eraikin berritik eginak: 165 euro.
-Egiturak berritzea, handitzea edo zaharberritzea: 105 euro.
8. Tasak, kulturguneetako aretoak erabiltzeagatik:
-Erakusketa aretoa alokatzea:
- Erakusketak, 15 egunetik 30era bitartekoak: obra bat ematea edo 450 euro.
- Erabiltzeko prezioa: Ordubete: 30 euro/ordua. 30 ordu baino gehiagokoak: 15 euro/ordua.
-Kultur etxeko aretoa alokatzea:
- Ordubete: 72 euro.
- Bi ordu: 96 euro.
- 3-4 ordu (biak barne): 120 euro.
- 5-7 ordu (biak barne): 150 euro.
- 8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 300 euro.
-Gelak alokatzea:
- Ordubete: 30 euro.
- Bi ordu: 48 euro.
- 3-4 ordu (biak barne): 60 euro.
- 5-7 ordu (biak barne): 84 euro.
- 8 ordutik goiti, egun berean 24 ordu bitarte: 150 euro.
Ezarritakotik gorako denbora kobratzeko, gutieneko zatia hogeita hamar minutukoa izanen da.
-Musika eta antzerki emanaldiak: 5 euro.
-Zinema: 1 euro adingabeek, 3 euro adindunek.
9. Tasak, erlauntzen aprobetxamenduagatik:
10 erlauntz bitarte: 31 euro.
25 erlauntz bitarte: 42 euro.
50 erlauntz bitarte: 55 euro.
50 erlauntz baino gehiago: 110 euro.
10. Tasak, legarra ateratzeagatik:
Kopuru handiak: 1,00 euro/metro kubikoa.
Kopuru tikiak: 1,50 euro/metro kubikoa.
11. Tasa, Internet zerbitzua erabiltzeagatik: 2 euro/ordua.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Los Arcosen, 2009ko azaroaren 6an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: L0926084