146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Bake epaile titularraren hautaketa

Los Arcosko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen Los Arcosko udalerriko Bape Epaitegiko bake epaile titularraren kargua hautatzea; horretarako hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.

Aditzera ematen da, Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Los Arcosen, 2009ko azaroaren 6an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0926082