146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Lurzoru urbanizaezinean baratzezaintzaren eraikin osagarriak, etxolak eta txabolak eraikitzea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2009ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lurzoru urbanizaezinean baratzezaintzaren eraikin osagarriak, etxolak eta txabolak eraikitzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lerinen, 2009ko azaroaren 6an.-Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.

Iragarkiaren kodea: L0925982