2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
Aurrekontuko 2/2009 aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2009ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 2/2009 aldaketa.
-Kreditu berezia:
GASTUAK:
Kontusaila: 1.441.62105.-Obra: Santa Maria karrika-Kripango bidea. Zenbatekoa: 13.096,40 euro.
Finantzabidea:
-Beheititzea gastuen kontu-sail honetan: 1.533.69000.-Oihangintzako lanak. Zenbatekoa: 6.000 euro.
-Kontu-saila: 1.870.-Gastu orokorretarako diru-zaintzako gerakina. Zenbatekoa: 7.096,40 euro.
Lapoblacion-Meanon, 2009ko azaroaren 9an.-Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.
Iragarkiaren kodea: L0926078