146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean.
Behin betiko onespena

2009ko urriaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi da Uharteko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko agiria (Itaroa urbanizazioa, Aldabarren alderdia), Muguruza Etxegintza, S.Ak sustatua eta Gustavo Álvarez Rivas jaunak idatzia, espedientean behar bezala eginbidetuta jasotako testuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat, agiriaren memoria erantsiko da. Hona hemen:

Aldaketa P-2 lurzatiaren determinazio xehakatuetan (Itaroa urbanizazioa, Aldabarren, Uharte).

1.-Xedea.

Agiri honen xedea da aipatutako lurzatiaren bolumenak antolatzea, baita hori antolatzen duten determinazioen aldaketa xehakatua egitea ere.

Aldaketa hori Muguruza Etxegintza, S.Ak sustatua da, delako lurzati horren jabea baita.

2.-Egungo egoera.

P-2 lurzatia Itaroa urbanizazioan dago eta 1.418,22 m koadroko azalera du; oinean gutxi gorabehera triangelu formako etxesail bakana osatzen duen unitate bakarra da, hiru bidek perimetroan inguratuta.

Topografia irregularrak alde bakoitzean maila eta sestra desberdinak egotea dakar.

Uharteko Plan Orokorraren arabera, Aldabarren alderdiaren erabilera baimendua hirugarren sektorekoa da, ostalaritzakoak barne.

Orobat, solairuartean sestraren gaineko azalera eraikiaren %50eko okupazioa baimentzen da salerosketetarako, zerbitzu profesionaletarako, estudioetarako eta bulegoetarako erabiltzeko.

Lurzati honetan 21 m. altu eraiki daiteke gehienez, eta S+B+S+4 baimentzen dira.

Sestra gainean 5.213,33 m koadroko azalera eraikia baimentzen da; baita gehienez lurzatiaren azalaren gainean %80ko okupazioa ere.

3.-Lege esparrua.

35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluei eta Antolamendurako Plan honen 4 eta 16. artikuluei jarraikiz tramitatuko da aldaketa hau.

4.-Proposaturiko aldaketaren justifikazioa.

Eginen den eraikina ostalaritzarako erabiliko da, 4 izarreko hotela izanen baita. Izan ere, planeamendu honetan erabilera hori baimenduta dago.

Eraikuntza bolumen bakarrekoa izanen da, honako garapenarekin: SS-2 (aparkalekuak); SS-1; BS, S, 1. S, 2. S, 3. S, 4. S eta etxegaina.

Jarduera motak hauek berez sortzen dituzten beharrengatik proposatzen da aldaketa, garrantzitsu bezain beharrezkoak baitira aurrera behar bezala egin dezaten.

Solairuartearen %50 utzi behar da hotelaren jarduerarekin ikusteko duten jardueretarako (bilera aretoak, taberna, alojamendua, bulegoa, etab.), establezimendu mota honetarako arrazoizkoa den bezala. Hori dela eta, solairuartearen erabilera xehakatua ostalaritzako jardueretara ere zabaltzea proposatzen da.

Eraikinaren inguruan dauden maila eta sestra desberdinek galarazten dute egin nahi diren jarduerak behar bezala garatzea, haiek guztiek negozio unitate bakar bat osatzen baitute. Iparraldeko kaleko sestraren eta hegoaldeko kalekoaren artean dagoen desberdintasunak (5 metrokoa) eragozten du beheko solairuan ibilgailuendako sarbide independienteak egitea eremu publikoa ukitu gabe; bestetik, eraikinaren altuera eta bolumena txikiago ikusten dira, eta horrek sektoreko estetikaren eta hirigintzaren ikuspuntuak kaltetzen ditu.

Hori dela eta, proposatzen da eraikina gehienez 21 m altu izan daitekeela, ezarri den bezala, beheko solairuko zorutik azken forjatuaren goiko alderaino neurtuta. Instalazioak izanen dituzten eraikuntza erantsiek gainditzen ahal dute gehieneko altuera hori (aire egokitua, etxegainera igotzeko eskailerak, igogailuen kasetoiak etab.).

Planeamenduan proposatutako aprobetxamenduak, sestren gaineko eraikigarritasuna, okupazioa eta lerrokadurak bere horretan mantentzen dira.

Adierazitakoa aintzat hartuta, egokitzat jotzen da oraingo antolamendua ordeztea eta/edo aldatzea, beste bat aipatutako alderdietara egokitu eta hobeki moldatzen bada.

5.-Irtenbide arkitektonikoaren inguruan.

Proposamen arkitektonikoa bolumen bakar batean islatuko da. Ibilgailuen sarbidean berinape handi bat izanen du, eguraldiaren erauntsien kontra babesteko eta bolumen nagusiarekin bat egiteko.

Sartzeko frontean aparkalekuak, gurpildunentzako eremua eta japoniar estiloko lorategiak kokatuko dira.

Itxura formala arkitektura modernokoa du eta haren formak garbiak eta aratzak dira, lurzatiaren berezko kurbadurarekin bat egiten dutenak. Erabiliko diren materialak zeramikazko estaldurak dira, neurri handikoak eta kristalezko zuri kolorekoak.

6.-Hirigintzako fitxa.

Lursailaren azalera: 1.418,22 m2.

Sestra gainean eraikitzeko azalera: 5.213,33 m2.

BSan okupatutako azalera: Lur. azaleraren %80.

Sotoetan okupatutako azalera: 1.418,22 m2.

Solairuarteko okupazioa: BSan okupatutakoaren %50.

Solairuartearen erabilera: ostalaritza.

Sestra gaineko altuerak: B + S + 4.

Uharten, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L0925799