2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2009ko urriaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Udalaren eta "Muguruza Etxegintza, S.A." sozietatearen arteko hirigintza hitzarmena, Uharteko Aldabarren alderdian dagoen 2. poligonoari dagokionez, "Muguruza Etxegintza, S.A." sozietatearena baita, eta D.1 eta D.2 hiri lurzatiei dagokienez, Uharteko Udalarenak baitira, behar bezala eginbideturik espedientean dagoen testuari jarraikiz.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Uharten, 2009ko azaroaren 3an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.
Iragarkiaren kodea: L0925692