146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

El Norte karrikaxkako 9 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldaketa, eremu publikoko soberako lurzati izan dadin, gero aldameneko jabeari saltzeko. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2009ko urriaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea El Norte karrikaxkan 2. poligonoko 175. lurzatiaren parean dauden 9 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldaketa, soberako lurzatiaren kalifikazioa izan dezan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Genevillan, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L0925928