2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GENEVILLA
El Norte karrikaxkako 21 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldaketa, eremu publikoko soberako lurzati izan dadin, gero aldameneko jabeari saltzeko. Behin betiko onespena
Genevillako Udalak, 2009ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen abiaraztea El Norte karrikaxkan 2. poligonoko 155. lurzatiaren parean dauden 21 m²-ren kalifikazio juridikoaren aldaketaren espedientea, soberako lurzatiaren kalifikazioa izan dezan.
Iragarkia 2009ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an. Jendaurreko epeak iraun bitartean inork ez zuenez alegazio, erreklamazio edo oharrik aurkeztu, behin betikoz onetsi zen aipatu espedientea 2009ko urriaren 13an egin osoko bilkuran.
Genevillan, 2009ko azaroaren 5ean.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.
Iragarkiaren kodea: L0925926