2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Udalaren biztanleen erroldako iraungipenezko
baja ematea. Jakinarazpena
Fustiñanako Udaleko alkate udalburuak, 2009ko azaroaren 6an eman ebazpenaren bidez, ondotik heldu den eranskineko lagunaren inskripzioaren iraungitzea eta, hortaz erroldan baja ematea erabaki du. Baja hori egiteko 14/2003 Lege Organikoak aldatutako Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16. artikuluari jarraitu zaio. Interesdunak jakinarazpena jasotzen duen egunean gauzatuko da baja edo, bertzela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.
Izen-deiturak: Taipe Bautista, Diego Fabricio. Nazionalitatea: Ekuador. Helbidea: Alfonso XIII karrika, 81. Iraungitze eguna: 2009-11-04.
Izen-deiturak: Maliari, Rabia. Nazionalitatea: Maroko. Helbidea: Ribera de Navarra karrika, 9. Iraungitze eguna: 2009-09-22.
Ezinezkoa izan da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusiriko jakinarazpena egitea; hortaz, jakinarazi egiten da Lege bereko 59.5 eta 61. artikuluei jarraikiz.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik.
Fustiñanan, 2009ko azaroaren 10ean.-Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.
Iragarkiaren kodea: L0926217