2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
2010erako aldaketa tarifa, tasa eta prezio publikoetan.
Hasierako onespena
Fustiñanako Udalak, azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2010eko ekitaldirako aldaketa tarifa, tasa eta prezio publikoetan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Fustiñanan, 2009ko azaroaren 9an.-Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.
Iragarkiaren kodea: L0926090