146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Etxebizitzako eta Lurraldearen Antolamenduko kontseilariaren irailaren 28ko 168/2009 Foru Aginduaren bidez behin betikoz onetsi zen Alfredo Martínez Conesak sustaturik, Funesko Arau Subsidiarioetan 2. poligonoko 410. lurzatiari dagokionez Alfredo Martínez Conesak sustaturiko aldaketa egiteko espedientea, baita hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu ere, eta 2009ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an.

Indarra duen legeriari jarraikiz, argitara ematen dira onetsitako testuak dakartzan hirigintza arauak. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute araudi horren kontra, eta horretarako bi hilabeteko epea izanen dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Administrazio publikoek errekurtso berdina aurkez dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, baina horrek ez du ukatuko aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan zehazten duen moduan eta halabereko epean.

Funesen, 2009ko urriaren 30ean.-Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Hirigintzako araudia

"Etxebizitzako eta Lurraldearen Antolamenduko kontseilariak aldaketa egiteko espediente hau onetsi beharrez emandako irailaren 28ko 168/2009 Foru Aginduan ezarritako determinazioa: -Etxebizitzaren beheko solairua goititu behar da, elbarriendako egokituriko arrapala erabiliz, uholdeak gertatuz gero arriskuak galarazi beharrez.

Funesko Arau Subsidiariotako aldaketa hau onetsitakoan 410. lurzatia herriko hiri lurzoruan sartuko da.

Arau Subsidiarioek zenbait unitatetan banatu dute hiri lurzorua, eta hirigintza arau bereziak ezarri dira bakoitzerako. 410. lurzatia 3. unitatean sartuko da, Zabalgunea hedatzeko eremua erraten zaion horretan, alegia, eta 3.15 poligonoa izanen da haren identifikazioa.

Aplikatzeko hirigintza araudia izanen da Arau Subsidiarioen 85. artikuluan 3. unitaterako ezarria duena, 1997ko azaroaren 10az geroztik indarra duen aldaketaren arabera, berezitasun hauek dituela:

Poligonoa

3.15

Azal. Lurzatia

778,50 m2

Erabilera

Bizitegietarako

Tipologia

Familia bakarrekoa, bakartua edo binakakoa

Etxebizitza kopurua, gehienez

2

Gehieneko garaiera

B.S. + 2

Sotoa

Debekatua

Eraikigarritasuna

0,5 m²/m² lurzatia

Kudeaketa

Jarduketa asistematikoa

Oharrak

Finkatu da dagoen eraikina, eta haren eraikigarritasuna kontatu da baimentzen den eraikigarritasun osoan. Handitzen ahalko da edo bertze bat egin haren ordez.

Beheko solairuan bizitzeko diren aldeek izanen duten sestra izanen da lurzatiak aitzinean duen espaloikoa bezainbat edo gehiago; beraz, bai eraikitzeko erabiltzen den sistemak bai higiezineko banaketak apaldu beharko dituzte uholde batek eragin ditzakeen kalteak.

Eraikuntza berria baldintza orokor eta partikularrei lotu beharko zaie; haiei dagokienez, Funesko Arau Subsidiarioetako ordenantzak aplikatuko dira".

Iragarkiaren kodea: L0925988