146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Birzatiketako aldaketa, Gorraitzen. Hasierako onespena

Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko azaroaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Gorraizko Jaurerriko jarduketa unitateko konpentsazio-proiektuaren bidez indarren dagoen birzatiketako aldaketa. Aldaketa horrek eragin du U.8.1, U.8.2, U.8.3, eta U.8.4 ondoriozko lurzatietan (guztira, 13.700 m²) eta SV.1 ko zerrenda batean, 318 m² baitira, U.8.1- unitatearen mendebaldean baitira; hori guztia ofizioz sustatua da, espedientean dagoen dokumentazioari jarraikiz, eta Udalaren zerbitzuek prestatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 74. eta haiekin bat datozen artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2009ko azaroaren 13an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0926472