2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Altzuzako Udal Planeko egiturazko aldaketa.
Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2009ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin behinekoz onestea Altzuzako Kontzejuaren Udal Planeko egiturazko aldaketaren espedientea, UC4 unitateari dagokiona, Papeles El Carmen, S.A.k sustatua.
2009ko uztailaren 29an, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren erregistroan behin behineko onespenaren erabakia aurkeztu zen, espedienteko dokumentazioarekin batera, behin betiko onesteko. Hiru hilabete igaro dira aurreko aurkezpenetik hona eta Udal honi ez zaio ebazpenik jakinarazi. Horregatik, 35/2002 Foru Legeko 70. artikuluan xedatuarekin bat, aurreko aldaketa behin betiko onetsita geratu da, isiltasun administratiboa dela medio.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da isiltasun administratiboaren bidezko behin betiko onespenaren iragarki hau, aldaketaren testuarekin batean.
Aldaketaren testua
Altzuzako UC-4 unitatearen hirigintzako araudi partikularreko fitxak eduki hau izanen du aurrerantzean:
"UC-4 exekuzio unitatea (El Carmen paper fabrika)
1.-Araudi orokorra.
Mugaketa:
Udal Planeko kudeaketa planoetan UC4 deitutako lurzoruek osatzen dute unitatea. Izendapenari eusten zaio, unitate osorako eutsi ere.
Unitatearen azalera: 34.002,38 m2.
Gehienezko azalera, hirigintzako lurzati pribatuan: 30.567,00 m2.
Hirigintzako helburuak:
Dauden erabilera eta eraikinak finkatzea, haiek kontserbatu, egokitu edo ordezteko, handitzeko edo oin berriko eraikuntzetarako determinazioak ezarrita, egungo tipologia orokorrari eutsiz (industriako eraikin bakartua).
Sailkapena: hiri lurzoru finkatuak.
Kalifikazioa: industriarako.
Baimendutako jarduketa moduak:
Egungo erabilerak eta eraikinak kontserbatzea, egokitzea, handitzea edo ordeztea, eta oin berriko obrak.
2.-Eraikuntzak bete beharreko baldintzak.
Tipologia: industria, bakartua.
Lerrokadurak: antolamendu planoan ezarritakoak.
Gutxieneko fatxada: egungoa.
Gutxieneko lurzati eraikigarria: egungoa.
Okupazio baimendua: hirigintzako lurzati pribatuaren azaleraren %80 beheko solairuan.
Gehieneko eraikigarritasuna: 24.212,34 m2.
Solairu kopurua, gehienez: egungoa, eta ordeztu edo handituz gero, beheko solairua, guztira 15 metroko gehieneko altuerarekin, eta ekoizpen prozesuak gehiago eskatzen duen lekuetan 18 m. Solairuarteak egin daitezke, beheko solairuan eraikitako azalera osoaren %50 arte hartzen dutela.
3.-Erabiltzeko baldintzak.
Erabilera nagusia: industriakoa, kutsatzen ez duena.
Erabilera onartuak:
Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.
4.-Kudeaketa baldintzak.
-Lurzati bakoitza jarduketa unitate bat da onartzen diren jarduketetarako. Horietarako lizentzia eskuratu beharko da, obra proiektua aurkeztuta.
-Jarduketa unitatean sartutako lurzoru osoak lurzati bakarra osatzen du eta hori jabe bakar batena da, ez da birzatiketa proiekturik tramitatu behar, nahiz eta hori normalizatuko den, bat etor daitezen errealitate fisikoa eta erregistroko lurzatia.
-Egun dagoen eraikuntza finkatzen da, baina ez dira ukatzen eraikuntza baldintzen barruan sartuta dauden eraikuntza aukerak.
-Eraikuntzak eta obrak egitea dela-eta, zuzenean jardunen da, behar den proiektua aurkeztu ondoren.
-Udalari dohainik eta nahitaez lagako zaizkio antolamendu planoetan kanpoko bideetarako eta berdegune publikoetarako marraztuta dauden espazio guztiak.
-Ez dira eraikitzeko lizentziak emanen, harik eta aurreko ataletan adierazitako lagapenak egiten diren arte.
-Ez dira epeak aurreikusi kudeaketarako.
5.-Beste determinazio batzuk.
Lurzatiaren ingurua hobetuko da, azkar hazten diren zuhaitzetako bi ilara landatuta.
6.-Beste determinazio batzuk.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren txostenare-
kin bat:
"NA-2373 (Altzuzako errepidea) eta NA-2371 (Altzuzako saihesbidea) errepideen zortasunak (2. kilometro punturaino) eragindako lurzoruetan, eginen dira eraikinak gutxienez ere 18 metrora egonen dira galtzadaren kanpoko ertzetik.
Finken itxiturak 8 metrora egonen dira inguru zelaituaren kanpoko ertzetik; haien obrak 60 zentimetroko altuera izanen du gehienez ere, eta sareak, berriz, altueran 2 metro artekoak izanen dira gehienez ere."
"Eraikin berri guztien eraikuntza lerroa, are lur azpian ere, gutxienez ere 25 metrora kokatuko da NA-150 errepidean, galtzada mugatzen duen kanpoko lerroarekiko".
Eguesen, 2009ko azaroaren 9an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L0926089