2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa xehakatua Eguesibarko Udal Planean, Ardazko UC-13 unitateari dagokionez. Hasierako onespena
Eguesibarko Udalak, 2009ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, legezko gehiengo osoaren quoruma izanik, honako erabaki hau hartu zuen:
"1. Ukatzea Udal Planean Ardazko UC-13 unitateari dagokionez Aitor Vidart Botellak proposatu duen aldaketa puntualaren hasierako onespena.
2. Hasiera batean onestea, ofizioz onetsi ere, Udal Planean eta Ardazko UC-13 unitateari dagokionez Udaleko zerbitzu teknikoek prestatu duten dokumentazioari jarraikiz egin behar den aldaketa puntuala."
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 49, 78 eta 79.3 artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Eguesen, 2009ko azaroaren 4an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L0925752