2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Aldaketa puntuala Udal Planean. Hasierako onespena
Corellako Udalak, 2009ko urriaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldaketa puntuala Udal Planeko antolamendurako determinazio xehakatuetan, Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko 6/2009 Foru Legea aplikaturik, Catalán Vallejo, S.L.k 1. banaketa eremuko 3. exekuzio unitaterako sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Corellan, 2009ko otsailaren 23an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L0925991