2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena
Carcarko Udalak, 2009ko irailaren 3an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea UO-40 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Rafael López Insaustik Conservas Carcar, S.A. ordezkatuz sustatua, baldintza hauetan:
1. Ondoriozko lurzatiak, haien forma, azalera eta luze-zabalak halakoak izateko baldintza izanen da Arau Subsidiarioetan espazio publikoei, azalerei, bideen gutieneko zabalerei, aparkalekuei eta abarri dagokienez aldaketa egiteko agirian ezarritako determinazioak betetzea.
2. Birzatiketa proiektua behin betikoz onesteko baldintza izanen da sustatzaileak agiri berri bat aurkeztea, jasoko duena ondoriozko lurzatien gaineko egiazko karga gisa etorkizuneko jabeek urbanizazioa sine die zaindu beharra.
Bigarrena.-Proiektua jendaurrean edukitzea hogei egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan erraten denari jarraikiz.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Carcarren, 2009ko urriaren 29an.-Alkate udalburua, Germán Agreda.
Iragarkiaren kodea: L0925667