2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURUTAIN
Aldaketa ordenantzetan. Hasierako onespena
Kontzejuko Batzarrak, 2009ko urriaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burutaingo (Anue) Kontzejuko ur horniduraren eta sanemenduaren tasak arautzen dituen ordenantzako 4, 5 eta 15. artikuluak aldatzea. Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Burutainen, 2009ko urriaren 27an.-Kontzejuburua, Carlos Echenique Iraizoz.
Iragarkiaren kodea: L0925771