2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Egiturazko aldaketa puntuala Bertizaranako Hirigintza Planean. Hasierako onespena. Aldaketa oihan lurzoruaren kalifikazioan produktibitate ertainekora pasa dadin (gorde beharreko zorua) Legasako 4. poligonoko 219. lurzatian
Udalak, 2009ko irailaren 11n egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Bertizaranako Udal Planeko aldaketa puntuala, Legasako 4. poligonoko 219. lurzatiaren kalifikazioa, oihan lurzorukoa, produktibitate ertainekora pasa dadin.
Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2, 70 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
Bertizaranan, 2009ko azaroaren 4an.-Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L0925857