146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Narbarteko (Bertizarana) U.A.U. 7 urbanizatzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2009ko irailaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Narbarteko U.A.U. 7 urbanizatzeko proiektua, Juan José Echeverría arkitektoak prestaturik eta María José Garmendiak, Alfredo Iriartek eta Eva Irazoquik sustaturik.

Hasierako onespenaren iragarkia 2008ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4an, eta inork ez zuen haren kontrako alegaziorik aurkeztu jendaurrean egon bitartean.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikulutan xedatua bete beharrez.

Bertizaranan, 2009ko azaroaren 4an.-Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0925751