2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Deialdia, Arakilgo Udalaren zerbitzuko administrari
laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendatzeko proposamena
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Arakilgo Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak M. Josefa Azpiroz Zabaleta andrea izendatzeko proposamena egin du.
Iragarki hau argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak deialdian zehaztutako dokumentuak aurkeztu beharko ditu Arakilgo Udalaren bulegoetan. Ez badu dokumentazio hori aipatu epean aurkezten (ezinbestekoak salbu), ezin izanen da izendatu, eta zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.
Arakilen, 2009ko azaroaren 9an.-Alkateordea, Gema Ezkurra Eskitxabel.
Iragarkiaren kodea: L0926239