2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2009ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki zuen aldaketak hasiera batean onestea 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Espediente hori jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, interesdunek egoki iruditzen zaiena alega eta erreklama dezaten.
Agoitzen, 2009ko azaroaren 6an.-Alkatea, Francisco José Enguita Moros.
Iragarkiaren kodea: L0926069