146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2009ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean hasiera batean onetsi zituen honakoordenantza hauek:

-Ordenantza fiskal orokorra.

-Ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

-Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena.

-Ordenantza fiskala, Pasabideen tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Andosillan, 2009ko azaroaren 6an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0926012