146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2010erako zerga-tasak eta tasak

Andosillako Udalak, 2009ko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako erabaki hauek hartu zituen:

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 12, 64 eta 132. artikuluetan ezartzen diren aurreikuspenak, haien ondorioz udalek erabaki behar baitituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei aplikatzekoak diren karga-tasen zenbatekoak, Legean finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu foru lege beraren 162. artikuluak.

Aintzat hartuz zerga bakoitzerako aipatutako legeak 139.2, 154, 170.2 eta 175.2 artikuluetan ezartzen dituen mugak, Andosillako Udalak honako erabaki hau hartu du osoko bilkuran, kontuan izanik foru lege horren 64. artikuluan ezarritakoa:

Lehenbizikoa.-Onestea ondotik ematen diren karga-tasak, nahitaez ordanarazi beharreko zergei dagozkienak, baita Andosillako Udalaren ordenantza fiskal guztien tasak ere:

KARGA-TASAK

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

-Hirilurrekoa: %0,30, higiezinen katastroko balioaren gainean.

-Landalurrekoa: %0,80, higiezinen katastroko balioaren gainean.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

-%3,50, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

-%1,30, zergaren tarifen gainean, foru lege bidez onetsi baitziren.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

-%12, lurren balio igoeraren gainean.

-Eguneratzeko portzentajea, balio igoera gertatzen deneko denbora tarteetan:

  • 5 urte bitarte: %2,75.
  • 10 urte bitarte: %2,65.
  • 15 urte bitarte: %2,55.
  • 20 urte bitarte: %2,55.

TASAK

Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

-DIN-A4 tamainako fotokopiak: 0,20 euro/orria.

-DIN-A3 tamainako fotokopiak: 0,50 euro/orria.

-Fax bidalketa, nazio barnean: 0,50 euro/orria.

-Fax bidalketa, nazioartekoa: 1,00 euro/orria.

-Agirien kopultsa: 1,00 euro zigilu bakoitzeko.

-Ziurtagiriak: 2,00 euro.

-JEZeko alta eta bajen tramitazioa: 3,00 euro.

-Lurzati zedula: 3,00 euro.

-Katastroko orria: 0,50 euro.

Hileta zerbitzuak eta hilerria:

-Horma-hilobian ehorztea: 50,00 euro.

-Panteoian ehorztea: 50,00 euro.

-Hilobian ehorztea: 100,00 euro.

-Nitxoen kontzesioa: 400,00 euro.

Eremu publikoa okupatzeko tasak:

-Gau eta eguneko pasabideak: 100,00 euro urtean.

-Pasabideko plaka ematea: 20,00 euro.

-Eremu publikoa okupatzea: 1,80 euro m2-ko astean:

  • Okupazioak trafikoa moztera behartzen badu, gehitu 50 euro astean.

-Kioskoak: 130,00 euro urtean.

-Salmenta-makinak: 120,00 euro urtean.

-Kutxa automatikoak: 120,00 euro urtean.

-Hornidura enpresak: urteko fakturazio gordinaren %1,50.

-Asteko merkatu txikia eta barrakak:

  • Salguneak, 10 m²-rainokoak: 6,00 euro egunean, salgune bakoitzeko.
  • Salguneak, 10 m²-tik goitikoak: 9,00 euro egunean, saltoki bakoitzeko.

Irekitzeko lizentzien tasak:

-Saltokiak, 80 m²-tik beheitikoak: 180,18 euro.

-Saltokiak, 80 m²-koak edo hortik goitikoak: 287,66 euro.

-Gestoriak eta bulegoak: 287,66 euro.

-Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 537,20 euro.

-Industriako nabeak eta biltegiak, 200 m²-rainokoak: 537,20 euro.

-Industria nabeak eta biltegiak, 201etik 400 m²-rainokoak: 1.081,34 euro.

-Industria nabeak eta biltegiak, 400 m²-tik goitikoak: 1.383,99 euro.

-Laguntzako eraikin eta saltokiak: 230,67 euro.

Llizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak:

1. epigrafea: 346,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

-Antolamendurako plan partzialak edo bereziak tramitatzea.

-Udal Plan Orokorreko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, plan partzialak, plan bereziak, unitatearen mugak ezartzea, erabilera aldaketak.

-Xehetasun azterlanak:

-Lurzatiketak eta birzatiketak.

2. epigrafea: urbanizazio obrak gauzatzeko aurrekontuaren %1,5 + argitalpen gastuak.

-Partikularrek sustatutako eta eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

3. epigrafea: 34,60 euro.

-Tramitazio laburreko obren lizentzia, obra gauzatzeko aurrekontua mila euro edo gutiagokoa denean.

4. epigrafea: 242,20 euro.

-Hirigintza hitzarmenak.

5. epigrafea: 103,80 euro/lurzatia.

-Lur banantzeak.

6. epigrafea: 0,45 euro/metro karratu eraikia.

-Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik.

Bigarrena.-Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Hirugarrena.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, aldatutzat jotzen dira ordenantza fiskalak erabaki honek eragiten dien neurrian, eta 2010eko urtarrilaren 1etik hasiko dira aplikatzen. Aldaketak tarifei baizik eragiten ez dienez, haien testua, aldatu direnak salbu, bere garaian Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hura bera izanen da.

Laugarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki honetako udal ordenantzen tarifak, hasiera batean onesten direnak, Udalaren iragarki oholean egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunei bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Behin betikoz onetsitzat joko dira, epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganez gero.

Borzgarrena.-Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak Andosillako Udaleko iragarkien oholean, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.6.a) artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz. Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan oinarrituz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta ondoko hilabetean.

Andosillan, 2009ko urriaren 30ean.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0926010