2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Zudairiko Kontzejuko lurzoru urbanizagarriko U.E. 4.2 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Ameskoabarrengo Udaleko alkate udalburuak, 2009ko azaroaren 2an, ondotik heldu den ebazpena eman zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76, 74 eta 134. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz:
1.-Hasiera batez onestea Zudairiko Kontzejuko hiri lurzoruko U.E.4.2 unitatea urbanizatzeko proiektua, 2009ko irailaren 29an ikus-onetsia. Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatu du eta Jesús Ángel San Miguel Bacaicoa eta María Jesús Arteta Saeta dira sustatzaileak.
2.-Espedientea hogei eguneko epean jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan agertzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, ohar edo erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ameskoabarrenen, 2009ko azaroaren 2an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.
Iragarkiaren kodea: L0925816