2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Udalaren haurtzaindegiko prezio publikoak,
2009/2010 ikasturtean. Onespena
Altsasuko Udalak, 2009ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, onetsi zituen Udalaren haurtzaindegiko prezio publikoak, 2009/2010 ikasturterako. Hona hemen:
Tarifak: Nafarroako Gobernuarekin (Gizarte Ongizate Departamentuko Familia Atala) hitzarmenez finkatuak, 6 ordurako.
Urteko etekin osoaren zenbatekoa
ERRENTA TARTEAK | ESKOLATZEA |
FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA | EGONALDI MOTA |
GUTIENEKOA | GEHIENEKOA | MURRIZTUA |
15.000 baino gehiago | 15.000 | 197 ,00 |
12.401 | 15.000 | 177 ,00 |
10.701 | 12.400 | 147 ,00 |
9.301 | 10.700 | 121 ,00 |
7.981 | 9.300 | 92 ,00 |
6.651 | 7.980 | 76 ,00 |
5.501 | 6.650 | 57 ,00 |
4.501 | 5.500 | 45 ,00 |
3.351 | 4.500 | 33 ,00 |
3.350 baino gutxiago | 3.350 | 16 ,00 |
-Ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek %50eko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien tarifan. Tarifa hori egonaldi motari dagokion tarifa txikienaren parekoa izanen da, gutxienez.
-Ikastetxean 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiek aurreko atalean aipatutako murrizketa izanen dute bigarren haurragatik, eta ordutegi motaren arabera ezarritako gutxieneko tarifa hirugarren haurragatik eta hurrengoengatik.
-Foru Agindu honi dagokionez, urteko per capita errentatzat hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: 2008ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako familia unitatearen zerga-oinarria (edo, hala behar badu, 2008an justifikaturiko diru-sarreren zenbatekoa) zati matrikula egiten denean familiak dituen kide guztiak. Kasu guztietan, aitaren eta amaren aitorpenak hartuko dira aintzat, salbu eta bereizi nahiz dibortziatzeko epaia edo ezkontzaz kanpoko seme-alabarendako legezko neurriak daudenean. Kasu horietan haurraren zaintza eta ardura duen gurasoaren aitorpena hartuko da aintzat, eta haren zerga-oinarriari epaian ezarritako urteko diru kopurua erantsiko zaio.
-Ezartzen den epearen barnean 2008ko aitorpena edo diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei, matrikulaturiko egonaldi motari dagokion gehieneko kuota aplikatuko zaie.
-Tarifak matrikula egiten denean ezarriko dira, eta ezin izanen dira aldatu 2009/2010 ikasturtean.
-Matrikula gauzatzeak ikasturteko hamaika hilabetekoak osorik ordaintzeko konpromisoa dakar, salbu eta erabiltzaileei egozten ahal ez zaizkien arrazoiak direnean edo arrazoi justifikatuengatik borondatezko baja egiten denean.
-Matrikula ikasturtea abiatua dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak. Hilaren 15etik aurrera hasiz gero, lehen hilabetekoa dagokionaren %50 izanen da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Altsasun, 2009ko azaroaren 10ean.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: L0926223