146. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Udal zergetako karga-tasak, indizeak
eta portzentajeak 2010. urterako

Oibarko Udalak, 2009ko azaroaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen 2010erako udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea, hemen datozen bezala.

-Lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa:

Hirilurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,226 da hirilurren balorazio txosten berriaren ondorioz ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

Landalurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa: %0,80, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergentzat karga-tasa %4,12 izanen da eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea: %1,4.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 1) Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bortzera bitarteko aldia: %2,2; hamar urte bitarte: %2,1; hamabost urtera bitarte: %2,0; hogei urtera bitarte: %2.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %14,28 izanen da, hain zuzen.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

Oibarren, 2009ko azaroaren 8an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0926139