2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
Aurrekontuko 3/2009 aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2009ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 3/2009 aldaketa.
-Kreditu berezia:
GASTUAK:
Kontusaila: 1.432.60103.-Hilerriko plaza berritzea. Zenbatekoa: 10.400 euro.
DIRU-SARRERAK:
Kontu-saila: 1.870.-Gastu orokorretarako diru-zaintzako gerakina. Zenbatekoa: 10.400 euro.
Aguilar Kodesen, 2009ko azaroaren 9an.-Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: L0926075