2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU
OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa
Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitate honetan badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoek ondoko fitxategi hauek dituzte datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta dekretu honen bidez indarra hartzen dute:
FITXATEGIAREN IZENA |
Historia sozialaren fitxategia |
Langileen kudeaketarako fitxategia |
Kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoaren fitxategia |
Hitzorduen fitxategia |
Mankomunitateko kideen fitxategia. |
Zerbitzuko jarduera komunitarioen fitxategia |
Eranskina
Fitxategien deskribapena
HISTORIA SOZIALAREN FITXATEGIA |
Deskripzioa | Historia sozialen fitxategi mistoa |
Tratamendu sistema | Mistoa | Maila | Handia |
Xedeak eta erabilerak | Espedienteak, datu hauek dituztenak: gizarte zerbitzuetako profesionalen esku-hartzeren bat duten pertsonen gainekoak, adingabeen edo haien familienak, etorkinak gizarteratzeko datuak, eta etxeko laguntza zerbitzuarenak. |
Ukituak | Interesdunak, haien ordezkariak, bertze pertsona fisikoak edo administrazio publikoak |
Datuak nola biltzen diren | Inprimaki eta fotokopien bidez |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Papera. Ahozko elkarrizketa |
Datuen komunikazioa | Organo judizialei, Nafarroako Gobernuari, Gizarte Zerbitzuen Departamentuari |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia |
Unitate arduradunak | Mankomunitatea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Gizarte zerbitzu oinarrizkoen bulegoetan. |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
EZAUGARRI PERTSONALAK |
X | Egoera zibila |
X | Jaioteguna |
X | Familiaren datuak |
X | Jaioterria |
X | Adina |
X | Sexua |
X | Nazionalitatea |
X | Ama-hizkuntza |
X | Ezaugarri fisikoak |
X | Bertzelako erroldatze tokiak |
BEREZIKI BABESTUAK |
X | Arraza-jatorria |
X | Osasuna |
X | Genero indarkeria |
GIZARTE INGURUABARRAK |
X | Bizitegiaren eta etxebizitzaren ezaugarriak |
X | Jabetzak/ondasunak |
DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK |
X | Prestakuntza / tituluak |
X | Ikasketen historiala |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
X | Diru-sarrerak/errentak |
X | Bankuko datuak |
X | Pentsio planak/erretiro planak |
X | Nominaren datu ekonomikoak |
MANKOMUNITATEKO KIDEEN FITXATEGIA |
Deskripzioa | Mankomunitateko organo eta batzordeak kudeatzeko fitxategia. |
Tratamendu sistema | Mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Mankomunitateko organo eta batzordeen deialdiak eta bilerak erraztea. |
Ukituak | Mankomunitateko organo eta batzordeetako kide guztiak. |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunen edo haien ordezkarien bidez |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Paperezko euskarria, elkarrizketa |
Datuen komunikazioa | Ez dago aurreikusia inori ematea |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia inori ematea |
Unitate arduradunak | Mankomunitatea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Mankomunitatearen bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
LANGILEEN KUDEAKETARAKO FITXATEGIA |
Deskripzioa | Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua, Mankomunitateko langileen kudeaketarako eta lan poltsarako |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Ertaina |
Xedeak eta erabilerak | Langileen kudeaketa, espediente pertsonalaren kudeaketa, langileen hautapena, nominak prestatzea, langileen prestakuntza, ordutegiaren kontrola, lan arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza. Eta lan poltsa |
Ukituak | Mankomunitateko langile guztiak eta lan poltsan agertzen diren lagunak. |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Papera, jatorrizko dokumentazioaren fotokopiak |
Datuen komunikazioa | Legea |
Nafarroako Gobernuari Ogasun Publikoari | Ogasun Publikoa: PFEZari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea, 94. artikulua Lehendakaritza Departamentuari, 10/2003 Foru Legea, Funtzionarioen Montepioei buruzkoa |
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari | Gizarte Segurantzari buruzko Legearen ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikulua; Gizarte Segurantzaren Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorra, 2004ko ekainaren 11koa. |
Laneko Ikuskaritzari | Osasun arloko datuak: Laneko Arriskuak Galarazteko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 11. artikulua |
Enplegu Institutu Nazionalari: | Langileen Estatutuaren martxoaren 24ko 17/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 16.1 artikulua |
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari: | Neurri Fiskal Administratibo eta Arlo Sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen 30.4 artikulua. |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusiak |
Unitate arduradunak | Mankomunitatea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Mankomunitatearen bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
X | Gizarte segurantzaren zenbakia |
EZAUGARRI PERTSONALAK |
X | Jaioteguna |
X | Familiaren datuak |
X | Jaioterria |
X | Sexua |
BEREZIKI BABESTUAK |
X | Osasuna (1) |
DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK |
X | Prestakuntza / tituluak |
X | Laneko esperientzia |
ENPLEGUAREN XEHETASUNAK |
X | Kidegoa / maila |
X | Nominaren datu ez ekonomikoak |
X | Lanpostua |
X | Langilearen historiala |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
X | Diru-sarrerak/errentak |
X | Bankuko datuak |
X | Nominaren datu ekonomikoak |
X | Zerga kenkariak |
X | Aseguruak |
(1) Art. 81-6 artikulua, 1720/2007 ED.
KUDEAKETA EKONOMIKO ETA KONTABILITATEKOAREN FITXATEGIA |
Deskripzioa | Fitxategi mistoa, kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekorako informazioa biltzen duena |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekorako fitxategia |
Ukituak | Entitatearekin administratiboki ikusteko duten lagun guztiak. |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta ordezkariek emanda, erregistro publikoetatik eta bertze administrazio publikoetatik |
Bilketan erabilitako euskarria | Paperezko euskarria, elkarrizketa |
Datuen komunikazioa | Legea |
Nafarroako Gobernuari | Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea |
Gizarte Segurantzari | 1/1994 LED, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra Katastroko datuak: 24/2001 Legea, Zerga, Administrazio eta Gizarte arloko Neurriei buruzkoa |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusiak |
Unitate arduradunak | Mankomunitatea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Mankomunitatearen bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
X | Bankuko datuak |
HITZORDUEN FITXATEGIA |
Deskripzioa | Fitxategi mistoa hitzorduentzat |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Fitxategiaren xedea da teknikariekin izandako hitzorduak biltzea |
Ukituak | Gizarte zerbitzu oinarrizkoari jakingarriak eman edo eskatzen dizkioten lagun guztiak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek edo haien ordezkariek dokumentazioa eskutan utzita |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Telefonoko solasaldia |
Datuen komunikazioa | Ez dago aurreikusia |
Nazioarteko transmisioak | Ez daude aurreikusiak |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Gizarte zerbitzu oinarrizkoen Mankomunitatea |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
ZERBITZUKO JARDUERA KOMUNITARIOEN FITXATEGIA |
Deskripzioa | FItxategi mistoa populazio osoarendako jarduerak egiteko |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Fitxategia herriko biztanle mota ezberdinetako tailerrak eta jarduerak egin ditzaten, zertarako eta hondamen fisikoa eta kognitiboa sahiesteko, gizarteratzeko eta ingurune fisikoarekiko eta horrelakoetarako loturak ez galtzeko. |
Ukituak | Jarduerez probesten diren bizilagunak |
Datuak nola biltzen diren | Aurreikusitako dokumentazioa betetzea. |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Inprimakiak, ahozko elkarrizketa |
Datuen komunikazioa | Ez dago aurreikusia |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia |
Unitate arduradunak | Gizarte zerbitzu oinarrizkoen Mankomunitatea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Gizarte zerbitzu oinarrizkoen Mankomunitateko bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
X | Gizarte Segurantzaren zenbakia |
EZAUGARRI PERTSONALAK |
X | Adina |
1. Noain aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitate honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.
2. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2009ko azaroaren 9an.-Mankomunitateko burua, Miguel Enguita Orecilla.
Iragarkiaren kodea: L0926156