2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko apirilaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
San Adrianen, 2009ko apirilaren 30ean.-Mankomunitateko burua, María Carmen Zudaire Amigot.
Iragarkiaren kodea: L0926137